EGOERA KOMUNIKATIBOA
POSITIBOA: DBH-3n ostegun arratsaldeetako klase bien artean izaten genituen 10-15 minutuko tarte horietan oso bizipen positiboak ditut. Gelakide guztion artean pasatzen ziren gertaerak ematen ziren, ondo pasarazten zigutenak, barre eginarazten zigutenak, eta horregatik dira hain bereziak.
- Igorlea: Ni eta nire gelakideak.
- Hartzailea: Ni eta nire gelakideak.
- Mezua: Ostegunetan ondo pasarazten zigun zerbait gertatzen zen beti.
- Kodea: Gertaera edo momentu horiek direla eta gelakideok elkarren arteko lotura estutu genuen, ondo pasatzen genuen, asko disfrutatzen genuen eta horrekin gure adiskidetasuna sendotu egin zen.
- Kanala: Ahozko eta gorputzezko adierazpena.
- Kontestua: Hezkuntza formaleko egoera informal bat da.
NEGATIBOA: Goi mailako zikloa egiten ari nintzela, irakasle bat geneukan gu eta gure egoerak kontua hartu gabe jarduten eta klaseak ematen zituena, bere, gu etorkizunean izan behar garen hezitzailearen paperaren eredu izan gabe.
- Igorlea: Irakalea.
- Hartzailea: Ni eta nire gelakideak.
- Mezua: Irakasle batek, etorkizunean hezitzaile izateko prestatzerako orduan, gu izan beharko geran eta irakasten zigun horren guztiz kontrako irakasle mota zen.
- Kodea: Bere ekintzak, irakasteko prozedurak, bere jarrerak, etab. teorian guri irakasten zigunaren guztiz kontrakoak ziren. Azkenean bere jarrera eta jokaera horiek gure ikaskuntza prozesuan oztopoak sortuz (desmotibazioa, intseguritatea,amorrua, ezinegona...).
- Kanala: Ahozko eta gorputzezko adierazpena.
- Kontestua: Hezkuntza formala.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina