Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2018

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA

Irudia
SARRERA   GAIA: Birziklapena eta berrerabilpena   Sekuentzia didaktiko hau prestatzeko orduan, birziklapenaren eta berrerabilpenaren gaia hartu dugu abiapuntu eta ardatzat. Gure ustez, gaur egungo gizartearen arazo eta ardura nagusienetariko bat dira kutsaketa, zaborrak eta hauen ondorio den klima aldaketa. Beraz, arazo hauek jada gure egunerokotasunaren parte direnez eta honen ondorioak geroz eta nabarmenagoak eta kaltegarriagoak direnez, behar beharrezkoa da guzti hori aldatzeko eta hobetzeko kontzientzia hartzea. Hortaz, eta horretarako, garrantzitsua eta beharrezkoa ikusten dugu gai hau txikienekin ere lantzea; hauek, txikitatik dugun egoeraz eta errealitateaz jabetzeko eta kontziente izateko, eta horrela egoera honen aurrean nola jokatu behar duten ikasteko, hau da, haurrak txikiak direnetik dugun egoeraz kontziente badira eta horren aurrean nola jokatu behar duten ulertzen, barneratzen eta ikasten badute, etorkizunerako beharrezkoak, baliagarriak et...