CURRICULUMAREN ANALISIA
2ª ARIEKTA: CURRICULUMA: SARRAMONA LÓPEZ-EN ARTIKULUAN OINARRITUZ 1. ZER DA CURRICULUMA? “Curriculum” hitza latinetik dator eta “bidea” esan nahi du. Hiru ikuspegi azter daitezke Curriculuma zer den azaltzerakoan: Ikasleen ikuspuntutik, hezkuntza arloko maila jakin bat edo unibertsitate ikasketak lortzeko behar diren ikasgaien eta jardueren multzoa izendatzeko erabiltzen da. Irakasleen ikuspegitik aldiz, irakasleen edo profesionalen jarduera hezurmamitzeko behar den eremu akademikoak osatzen du; profesionaltasunaren beraren proiekziorako, hausnarketarako eta baloraziorako iturri bihurtzen da eremu hori. Hezkuntza administraziotik datorren ikuspuntuak dio legez ezarritako maila akademikoak erdiesteko ikastetxeek landu behar dituzten preskripzioen multzoaz ari da hezkuntza arloko administrazio curriculumaz diharduenean. Hezkuntza plana zehazten du. Inguru eta beharretara egokitzen eta egokitu behar da (eskola bakoitzak) Eskola bakoitzaren antolakuntza...