HAURTZAROKO OROITZAPENAK

Kaixo!
Gu Aiuri, Iratxe, Ivette eta Alba gara eta bakoitzak bizi izan ditugun haur hezkuntzako esperientzia
positiboak gogora ekarri ditugu eta guztiok amankomunean dugu eskolan egiten genituen ez-ohiko
jarduerek sentimendu atseginak sorrarazi zizkigutela. Horien artean ditugu txangoak, ipuin kontalariak,
inauteriak eta gabonak.
Denok ditugun berdintasunei dagokienez, talde lana eta ikasle zein irakasleen arteko harreman
zuzenak ikusten dira. Jarduera guztiak ohiko gelatik kanpo gauzatzen ziren; hala nola, eskolaren
patioan,  gimnasioan, kalean edota liburutegian eta gehienetan gure ikaskideez gain, eskolan
beste haur, irakasle eta askotan gurasoak ere egoten ziren. Faktore horiei esker momentu
desberdinak zirela genekien, eta gutxitan egiten genituenez, bereziak bihurtzen ziren. Ipuin
kontalaria berriz, astero izaten zen eta haurren errutinetan sartuta zegoen, baino berezia zen
ipuin kontalaria beti pertsona berdina zelako eta soilik ipuinak kontatzen zizkigulako. Txangoei
dagokienez, lekua zen aldatzen zena eta haurrentzat ezinbestekoa zen konfiantzazko hezitzailea
egotea, leku eta egoera desberdinetan aurkitzen zirelako txango bakoitzean.
Desberdintasunei dagokienez, bat egunerokotasun batean egiten den jarduera da, hala nola,
ipuinak kontatzea, eta gainerakoak epe zehatz batean egiten direnak dira, hau da, gabonetan
kantatzera ateratzea, inauterietan mozorrotu eta dantzatzea, txangoak egitea, etab.
Momentu berezi bati buruz pentsatzerakoan emozio desberdinak sentitu ditugu eta konturatu
gara txikiak ginenean ere momentu hauetan emozio desberdin pila genituela; hala nola, poza,
irrika, beldurra, gogoa, tristura… Nahiz eta beti egun hauek bereziak izan guretzako  gure
egunaren eta egoeraren arabera emozio batzuk edo besteak sentitzen genituen.
Azkenik, ondorioztatu dugu txikitan bizi izan ditugun esperientziek markatuta utzi gaituztela,
eta argi dago hauek gure egunerokotasunean eragiten digutela. Horrela, honelako jarduerak
egitea atsegina iruditzen zitzaigun momentu bereziak zirelako guretzat eta horregatik ditugu
gogoan, guregan arrastoa utzi zuten momentuak direlako alegia. Gure bizitza bizipenez osaturik  
dago, bai onak eta bai txarrak eta hauek indartsuago egiten gaituzte eta honekin batera, gure
garapenean eragina dute. Gainera, esan bezala, gehienak ez ziren egunerokotasunean egiten
genituen jarduerak baina hala ere ez dute garrantzi txikiagoa. Nahiz eta noizbehinka ez ohiko
jarduera edo ekintzak egitea egokia eta garrantzitsua izan, errutina jarraitzea ere garrantzitsua
da, curriculumak zehaztutako helburuak betetzen saiatuz.

Iruzkinak