DIDAKTIKAREN KONTZEPTUAK
1. ZEIN KONTZEPTUK ADIERAZTEN DITUZTE HONAKO ESANAHI ETIMOLOGIKOEK?
- ERAKUTSI → IRAKASKUNTZA, TRANSMITITU, ADIERAZI, IRAKATSI.
Helburu edo xede bat lortzeko aurretiaz prestatutako estrategia batzuk aurrera eramatean datza, prozesu
horretan pertsona baten edo batzuen eragina izanez. Erakustea ikasten ari den horrek ikastarateean
datza, irakaskuntza prozesu hori bideratzean.

→ Intentzioduna da.
→ Beste pertsonek kontzeptu desberdinak erakusten dizkigute.
→ Erakustea ikaslearen ikaste prozesua zuzentzean datza.
- LORTU, ERDIETSI, NEUREGANATU→ IKASKUNTZA.
-BARNEAN ERAIKI→ INSTRUKZIOA, SORTU, ANTOLAKUNTZA,
BEREGANATU, GARATU.
Adimenez nahiz artistikoki lehen izaterik ez zuenari izatasuna eman.Bakoitzak gauza desberdinak sortuko
ditu eta horren arabera izango da bere jokaera. Irakasleek lorezainaren lana izan behar dute eta haur
guztiak ureztatuz hauek haien kabuz eta barnetik eraikiz bere bizitza sortzen joango dira.

- FORMA EMAN→ FORMAKUNTZA, HEZIKETA, PRESTAKUNTZA.
Sortutako hori gure izaera, jokaera eta nortasunaren arabera modu batez edo bestez osatu; horren arabera
forma bat edo beste hartuko du.
forma bat edo beste hartuko du.
2. NORK IKASI BEHARKO LUKE IRAKASTEN? NOLA EGIN LEZAKE?
Nork? Irakasleak eta ikasleak, kontestuaren arabera curriculum-a
jarraituz edo ez .
Ikasteko baldintzak ezarri behar dira. Irakaskuntzaren prozesuan teknika egokiak erabiltzea
ezinbestekoa da; modu honetan, ikasleen jokabideetan aldaketak sorrarazteko aukera izanik.
Irakasleak ulertu behar du ez duela soilik informazioa esan behar, baizik eta haurrak motibatu eta
irakatsi behar duena eroso transmititu haurrek gogoa eta irrika izateko eta erakusteko. Gainera,
irakasleek ulertu behar dute irakasteko era tradizionala alde batera uzten ari dela eta ikasleek ere
irakatsi dezaketela eta denon artean beste pertsonetatik ikasi.

Nola? Beste pertsonak entzuten eta hauek esaten dutena kontuan
hartzen ikasi daiteke irakasten.
Irakaste prozesua ez da autoritarioa izan behar baizik eta denena dena eta berdintasuna bultzatzen duena
izan behar du. Denek esaten dutena kontuan hartu behar da generoa, arraza, adina, lanpostua…
kontuan izan gabe.

-Teknika eta metodologia berritzaileak erabiliz.
-Etengabeko formakuntza.
-Esperientzia.
-Praktika bitartez, egunerokotasunaren bitartez → PRAXIS.
-Irakaslearen ezaugarri propioak kontuan hartuz.
3. NORK IRAKATSI BEHARKO LUKE IKASTEN? NOLA EGIN LEZAKE?
GUZTIOK. EDONORK DU IKASTEKO GAITASUNA.
Ezagutza ez da ematen ez eta transmititzen ere, baizik eta eraiki edo berreraiki egiten da. Ikaste
prozesua ekintza naturala da; hau da, haurrek haien inguruaren arabera ikasten dute imitazioaren
bitartez eta ez da intentzioduna. Irakasleek ekintzak gidatu behar dituzte helburu didaktikoak lortzeko,
hau da, motibazioa piztuz.

4. NORK IKASI BEHARKO LUKE IKASTEN? NOLA EGIN LEZAKE?
IKASLEAK eta IRAKASLEAK.
Ikasleak edukiak aztertzen, esperimentatzen eta hausnartzen ikasten du, eta hau lortzeko praktikoki
egiten ikasiko du, eginez ikasten delako. Beraz, bizitzan zehar bere inguruan ikusi eta barneratu
duenarekin eta imitatuz egiten duenarekin, praktikoki egitean, kontzeptu desberdinak barneratuko ditu.

Irakasleek, berriz, ikasle nahiz gurasoen iritziak entzun beharko lituzkete eta horien interesak eta
iritziak kontuan hartu eta horiei buruz hausnartu. Irakasleek ezin dute pentsatu beraiek esaten dutena
ondo dagoela eta besteen gainetik daudela. Denok berdinak izan behar gara irakaskuntza-ikaskuntza
prozesuan eta denok daukagu ikasteko zeregina.

5. DIDAKTIKAK ZERREN INGURUAN EGITEN DU LAN? ZER LANTZEN DU?
Didaktika irakastearen artea da. Honekin batera, pedagogiaren disziplina bat da, ikaskuntzaren
eta irakaskuntzaren zientzian oinarritzen dena. Hezkuntzaren alorrean, didaktika ezinbesteko
tresna da, irakasleei irakaskuntzaren prozesurako behar dituzten tresnak eskaintzen baitizkio.
Modu honetan, ikasleei ezagutzak transmititzeko gai dira, eta didaktikak planteatutako helburuak
lortzeko ziurtasuna ematen du.

Didaktikak bi alderdi ditu: teorikoa eta praktikoa. Teorikoari dagokionez, didaktikak ikasi, aztertu,
deskribatu eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua azaltzen du, eta modu honetan, ezagutza bultzatzen
du eta baita irakaskuntzaren teoria orientatuko duten arau eta printzipioak eta hezkuntza prozesuen
inguruko ezagutzak sortzen ditu. Bestalde, alderdi praktikoari dagokionez, didaktikak zientzia aplikatu
bat bezala funtzionatzen du; alde batetik, irakaskuntzaren teoriak erabiltzen ditu, eta bestetik,
ikaskuntza-irakaskuntza prozesua hobetzeko teknika eta metodo ezberdinak proposatzen ditu.

Horrekin batera, zenbait alderdirekin edo alderditan egiten du lan, hau da, objektu batzuk ditu honek:
1.Curriculuma
2.Irakaslea
3.Ikaslea
4.Irakas-ikaskuntza prozesua
5.Testuingurua
6. ZER DA GARRANTZITSUAGOA IRAKASKUNTZA EDO APRENDIZAIA? ZERGATIK?
Ikusi daiteke irakaskuntzari dagokionean zenbait akats ikus daitezkeela gaur egun, askotan zentzu
komunean soilik oinarritzen delako. Irakaskuntzaren teoria praktikan jartzea lortzen bada, ondorio
onuragarriak ekar ditzake pertsona ororen garapen pertsonalean.

Ikaskuntza-irakaskuntzaren prozesua oso garrantzitsua da, irakasle eta ikasleen arteko erlazioa
dagoenean gauzatzen da. Alde batetik, irakasleak metodo eta estrategia ezberdinak erabiltzen
ditu ikasleei beraien ikaskuntzan laguntzeko.

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan hainbat elementu hartu behar dira kontuan: irakasle-ikasleen
arteko erlazioa, erabiltzen diren metodo edo estrategiak, edukiak, inguru soziokulturalak, etab.
Honekin batera, elementu kulturalak kontuan hartzea ezinbestekoa da ere, gaur egun bizi garen
gizartea ezagutzea garrantzitsua baita.

Ikusi dezakegu bai ikaskuntza eta bai irakaskuntza alderdi ezinbestekoak direla hezkuntzan.
Irakaskuntzak ez du zentzurik izango ez badu ikaskuntzarik bultzatzen. Hala ere, esan beharra dago
ezin dugula ziurtatu irakaskuntza dela ikaskuntza guztien iturria.

Irakaskuntza curriculumak ezartzen duen giza ekintza intentzioduna da, ekintza didaktikoa helburu
duena. Bertan hainbat estrategia erabiltzen dira planifikatutako helburuak lortzeko, eta hemen intentzioak,
sinismenak, xedeak partekatzen dira. Ekintza hau pertsona ezberdinen influentzian oinarritzen da. Irakasteak
ikasleak ikastea esan nahi du; hau da, ikaskuntzaren prozesua bideratzea.

Ikaskuntzak, bestalde, esperientziez etekina ateratzea esan nahi du. Zehatzago esanez, pertsonen
jokabideak aldatzeko balio duen edo zenbait ezagutza jasotzeko bidea da.

Irakaskuntza eta aprendizaia elkar loturik doaz, eta hauen arteko oreka eman
eta lortu behar da.
7. CURRICULUMAK DIDAKTIKAREN GAI BERDINAK LANTZEN AL DITU? ZERGATIK?
DIDAKTIKA
Didaktika irakaskuntzaren teoria da. Didaktikari buruz hitz egitean, irakaskuntza formalaren
inguruan pentsatzeko ohitura dugu. Hala ere, didaktikak irakaskuntzaren edozein adar eta
ezagutzaren inguruan aplikatu behar diren printzipioen azterketa orokorraz eta esan bezala,
printzipio horien aplikazioaz arduratzen da. Baina didaktika ez da soilik irakaskuntzaren teoria
bat, artea ere bada, didaktika prozesu sortzaile bat delako, eta bere praktika pertsonen formazio
eta osaketara bideratuz. Didaktika prozesu hori bideratzeaz arduratuko da hezitzailearen bitartez,
ezagutza horiek ikaslearen ikaskuntza beharrei erantzunez. Bideratze horiek zuzenean edo
zeharka egin daitezke ikaskuntza prozesu horretan.

CURRICULUMa
Curriculum-a didaktikaren barruan dago. Didaktika osotasun bat da. Curriculuma didaktikaren objektuetako
bat da. Didaktika zientzia bat da, objektu ezberdinak dituena (bost) eta curriculuma horietako
bat da. Ikaskuntza irakaskuntza prozesua emateko erabiltzen den eskema bat da didaktika, unibertsala,
orokorra da eta horren barruan herrialdearen arabera curriculum mota ezberdinak aurki ditzakegu.

Curriculuma irakaslearen eta edukien arteko erlazioan zentratzen da. Curriculumean zer ikasi behar den
jartzen du (edukia), baina ez zergatik ikasi behar den. CURRICULISTek beren helburuak zeintzuk diren
argi izateko esfortzua egin behar dute, irakaskuntzarako edukien hautaketa egoki bat egin behar dute,
gauza bera eginez aplikatuko duten metodologiarekin eta horretarako erabiliko dituzten teknika eta jarduerekin,
eta azkenik egiten duen guzti hori ebaluatuz.

Honen helburua ikaskuntzaren prozesuaren bitartez ezagutza bultzatzea izango da. Horretarako,
ezinbestekoa izango da curriculumaren, irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren artean erlazioa egotea.

Didaktikaren ardatza irakaskuntza prozesua aurrera eramango duen curriculumaren planifikazioa da.
Era berean curriculum horren ardatza irakaskuntza aurrera eramateko aukeratzen den metodologia.

8. IRAKAS-IKASKUNTZA PROZESUAREN INGURUKO MAPA KONTZEPTUAL
BAT OSA EZAZU UNITATE OSOAN ZEHAR ADIERZITAKO TERMINOLOGIA ERABILIZ.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina