CURRICULUMAREN ANALISIA
2ª ARIEKTA: CURRICULUMA: SARRAMONA LÓPEZ-EN ARTIKULUAN OINARRITUZ
1. ZER DA CURRICULUMA?
“Curriculum” hitza latinetik dator eta “bidea” esan nahi du. Hiru ikuspegi azter daitezke Curriculuma zer den azaltzerakoan:
- Ikasleen ikuspuntutik, hezkuntza arloko maila jakin bat edo unibertsitate ikasketak lortzeko behar diren ikasgaien eta jardueren multzoa izendatzeko erabiltzen da.
- Irakasleen ikuspegitik aldiz, irakasleen edo profesionalen jarduera hezurmamitzeko behar den eremu akademikoak osatzen du; profesionaltasunaren beraren proiekziorako, hausnarketarako eta baloraziorako iturri bihurtzen da eremu hori.
- Hezkuntza administraziotik datorren ikuspuntuak dio legez ezarritako maila akademikoak erdiesteko ikastetxeek landu behar dituzten preskripzioen multzoaz ari da hezkuntza arloko administrazio curriculumaz diharduenean.
Hezkuntza plana zehazten du.
Inguru eta beharretara egokitzen eta egokitu behar da (eskola bakoitzak)
Eskola bakoitzaren antolakuntza zehazten du.
Irakaskuntza arautzen duen hezkuntza-sistema maila, ziklo, etapa ezberdinetan
-eduki, pedagogia (jarduerak), metodo, helburu, konpetentziak (arazo edo integrazio egoerak) zehaztuz.
Ebaluatzeko irizpide multzoa jasotzen da bertan.
Irakas-ikaskuntza prozesua antolatzen da.
Hiru modu: 1 ) Eduki bezala 2) Antolakuntza bezala 3) Interakzio bezala
Helburuak lortzeko guztia biltzen duen gida edo antolakuntza da curriculuma (legez ezarrita dago eta beharrezkoa da).
2. ZEIN ITURRI DESBERDINTZEN DITU? AZALDU BAKOITZA
- Izaera filosofikoa duena. Curriculumaren bidez lortu nahi diren azken jomugak (gizakiarentzat onuragarria izan nahi duena) zehazten dira iturri honetan. Gizakiaren ikusmoldea gauzatzen duen iturria da. Honekin, curriculuma zertarako diseinatzen eta aplikatzen den dakigu. HELBURUAK
- Testuinguru sozialarekin lotutakoa (sozio-politikoa).
Gizartearen testuinguru jakin batean garatzen delako, curriculuma berez gizartearen eta historiaren emaitza baita. Ikastetxearen, ikaslearen eta irakaslearen dimentsio sozial osoa islatzen da curriculumean, eta hortxe jasotzen da zer eratako gizartea sustatu nahi den. gizartea → ingurunea/testuingurua KONPETENTZIAK+TESTUINGURUA
- Oinarri epistemologikooa. Esparru eta gai desberdinak osatzen dituzten jakintza zientifikoetan oinarritzen da eskolako curriculuma. Epistemologia kontuan izan behar da curriculumaren plangintza eta aplikazio zehatza egiterakoan, irakasleek, ikasgelaren eta ikastetxearen egoeran oinarrituta aurreikuspenak antolatu eta sekuentziatzerakoan. jakintzak (enpiriko+zientifikoak) EDUKIAK
- Ezagutza psikologikoa. Edozein curriculum osatzeko, ikaskuntzarako baliozko printzipiotzat hartzen dira hauek:
-Ume eta nerabezaroko garapenaren eboluzio mailak hartzen dira abiapuntutzat.
-Ezinbestekoa da ikasle bakoitzaren ezaugarri psikologikoak ezagutzea curriculuma errealitate horretara egokitzeko.
-Ikasteko prozesua ikuspuntu konstruktibistatik begiratu behar da. Prozesuaren izaera aktiboa nabarmendu behar da.
-Irakaslearen jarrera eta trebeziak eragina izango dute curriculumaren aplikazio praktikoan.
garapen fisiko+psikologikoa
EBALUAZIOA (EDOZEIN ALDERDITAN SARTU, ALDERDI GUZTIETAN DAGO INTEGRATUA)
- Pedagogikoa. Irakasleen esperientziaren oinarri teoriko eta sintetizatzailea biltzen du. Curriculumaren oinarri pedagogikoak hainbat galderei erantzuten die; hala nola, zer merezi du ikastea, zelan lortzen da gauza bat edo beste ikastea, noiz antolatu behar dira prozesu didaktikoak eta non egin behar da hori. Galdera guzti hauei ebaluazioa erantsi behar zaie, bai prozesuarena baita emaitzena ere.
“Zer ikasi” galderaren erantzunean curriculumaren xedeak eta edukiak sartzen dira. Metodologia hautatzerakoan ikasleen testuingurua eta egoera psikologikoa hartu behar dira kontuan. Metodologia pertsonalizatua izan behar da.
“Noiz eta non” → Irakaskuntza - ikaskuntza prozesuak noiz eta non egin behar diren zehaztuko dute. Ikaskuntzaren erritmoa jasotzen da bertan, hau ikasleen dimentsio pertsonalizatuaren aldagai bat da.
Ordutegiei dagokienez, administrazioak ezartzen ditu baino ikastetxeak erabakiko du nola banatu ordu horiek egun eta asteetan. Eskolako denbora antolamenduaren eta didaktikaren arloan sartzen da, honen ondorioz banaketa hau sortzen da: Esleitutako denbora, denbora aktiboa, ikasteko denbora akademikoa eta ikasteko behar den denbora.
Ebaluazioa→ Curriculumaren proposamen eta jarduera guztietan islatu behar da. Hezkuntza arloko profesionalei dagozkien jarduera tekniko-pedagogikoen zati da ebaluazioa.
metodologia (teknikak+jarduerak)
METODOLOGIA
3. ZEIN CURRICULUM MAILA DESBERDINTZEN DITU? AZALDU BAKOITZA
Espainiako curriculumean 3 maila bereizten edo desberdintzen dira.
Lehenengo maila, oinarrizko curriculum diseinua (OCD) da. Hezkuntza arloko helburuen interpretazioa jasotzen da lehenengo atal honetan eta hau derrigorrean bete behar dute ikastetxe guztiek. Hau, autonomia erkidegoetako hezkuntza arloko administrazioek osatzen dute eta erkidego bakoitzaren kultur errealitatearen berezko edukiak eransten dizkiote. Honen zati dira baita ere, arloka eta gaika zehaztutako ordutegiak. Azkenik, ikastetxeen antolamendu orokorrari dagokion araudia eta irakasleen lan baldintzak ere horren osagaiak dira.
OCD (gobernuak)
Curriculumaren bigarren maila ikastetxearen ikasketa proiektua (IIP) da. Hau zehaztea berriz, ikastetxearen erantzunkizuna da, eta horri esker, dauden premia zehatzen testuingurura egokitu daiteke. Proiektu hau, ikastetxearen hezkuntza proiektuaren (IHP) barnean sartzen da eta honek ikastetxeko irakasle guztien lan koordinatu eta bateratua eskatzen du, maila eta ziklo guztietako curriculumak koherentzia izan dezan. IIPren bitartez, ikastetxe bakoitzak aukera du bertan bere arrastoa, ikastetxearen berezko ezaugarriak txertatuz. Hemen, helburuak eta edukiak ikastetxearen errealitatera egokitzeaz gain, denon artean erabiltzen diren estrategia metodologikoak zehaztea ere funtsezkoa da.
ICP (ikastetxeak)
Eta azkenik, hirugarren maila ikasgelaren maila edo ikasgelaren programazioa da, eta maila honetan irakasle bakoitzak bere ikasleen arabera arabera lantzen du curriculuma. Gaiak zehaztasunez aztertzen dira maila honetan. Eta denboralizazioak ere garrantzi handia du; eskola orduetara, ikasgaien ordutegiari buruz administrazioak emandako aginduetara eta ikasteko behar den denborara moldatu behar delako curriculuma. Horregatik, programazioa ondo zehaztu behar da, saio edo unitate akademiko bakoitzaren programazioa eginez.
GELAKO PROGRAMAZIOA (irakasleak)
4. ZEINTZUK DIRA CURRICULUMAREN ATALAK? AZALDU BAKOITZA
- Helburuak: BETI EGOTEN DIRA
Hezkuntza prozesuaren bidez lortu nahi diren asmoak dira. Hezkuntzari lotutako balore filosofiko eta sozialak jasotzen dituzten jomugetatik sortzen dira helburu pedagogikoak, eta helburu hauek ezartzea pedagogiari baino ez dagokio. Ikusi dezakegu idazteko modua baino garrantzitsuagoa dela lortu nahi diren helburuen izaera, eta horrek helburuak sailkatzea eskatzen du, helburu bakoitzaren mailez eta motez ohartzeko.
-KONPETENTZIAK
- Edukiak: BETI
Jakintzen edo kultur formen multzoa izendatzen dute, ikasleek multzo hori bereganatzea eta multzo horretaz jabetzea nahitaezkoa delako ikasleen ikasleen garapen sozializaziorako. Curriculumaren edukiek erantzuten diote “zer irakatsi” galderari eta horregatik kodifikatu, igorri eta jaso egin daitezke. IPPa eta ikasgelaren programazioak garatzerakoan irakasleei funtsezko arazo bat azaltzen zaie, hau da, edukiak hautatu eta antolatzeko beharra.
OCPk multzoka aurkezten ditu edukiak, etapa bati dagozkion guztiei buruz jarduteko. Edukiak egituratzeko, aldiz, curriculuma arloka eta gaika antolatuta izatea hartuko da kontuan. Bestalde, ikaskuntzaren ikuskerak edukiak egitura logiko eta koherente batean antolatzea eskatzen du. Beste ikuspuntu batetik, diziplinarteko teoria nabarmentzen da, diziplina akademikoek dakartzaten jakintzaren zatiketa saihesteko, arazo konplexuak konpontzeko jakintzak ulertu eta geroratzea bultzatzeko, eta ikaskuntza formaletan eta ez formaletan jasotako edukiak antolatzeko.
- Metodologia BETI
Metodologiaren estrategiak diseinatzeko beharrezkoa da irakasle zein ikasleek egin beharreko jarduerak ezartzea, ikasle eta irakasleak edukiez jabe daitezen eta proposatutateko jomuga pedagogikoak lor daitezen. Jarduera batzuk lortu nahi diren ikaskuntzen izaera berbera dute, beste batzuk berriz, erlatiboagoak dira, irakasleen nahien eta erabiltzeko moduan dauden baliabideen araberakoak. Hori dela eta, bat etorri behar dira proposatutako jarduera metodologikoak eta horiekin lortutako helburu eta edukiak. Jarduera metodologikoak ugariak direnez, zaila da sailkatzeko proposamen bakarra egitea. Hala ere, irizpide bat nagusitzen edo nagusitu behar da: ikaslea subjektu aktibotzat hartzen duena; ikaskuntza sendoa eta esanguratsua ikaslea izan behar delako nagusi prozesu horretan.
- Baliabide didaktikoak
Curriculumaren edukiak eta jarduera gehienak gauzatzeko tresnak behar dira euskarri gisa.
Baina baliabideen arloan, askotan ekonomiaren irizpidearen arabera hartzen dira erabakiak; ondorioz, ikastetxearen eta ikasleen baliabideetara moldatu behar dute irakasleek irakaskuntzan erabiliko dituzten bitartekoak.
Baina baliabideen arloan, askotan ekonomiaren irizpidearen arabera hartzen dira erabakiak; ondorioz, ikastetxearen eta ikasleen baliabideetara moldatu behar dute irakasleek irakaskuntzan erabiliko dituzten bitartekoak.
Baliabide didaktiko horiek ere, irakaslearen prestakuntzaren eta zaletasunaren araberakoak izango dira, era berean, baliabideen ugaritasun edo urritasunaren araberakoak ere. Horrela, irakasleak aukera horiei buruz duen ustearen eta aukera horietaz dakienaren mende egongo da baliabideen eta jardueren eraginkortasuna.
Honekin batera, hezkuntza sistema zaharberritzeko, baliabide didaktikoak modernizatu eta sustatzeko beharra dago. Hori horrela izanik eta ohikoak ez diren baliabideak erabiltzen badira, ikasleek, inoren laguntzarik gabe ikasten, euren kontura informazioa bilatzen, gaien inguruan eztabaidatu eta taldeka lan egiten ohitzeko ahaleginak egin beharra eskatzen du. Azken finean, ikasten ikastearekin eta erantzukizuna eskatzen duten jarduerekin lotutako guztia sartzen da multzo honetan; izan ere, baliabideek (funtzio didaktikoa izateaz gain) ikaskuntzak egituratzeko funtzioa dute eta era berean ikasleak ikasketa prozesu horretan motibatzeko funtzioa ere badute.
-JARDUERAK (arazo egoerak eta integrazio egoerak)
- Ebaluazioa BETI
Planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko behar dugun informazioa lortzen da ebaluazioaren bidez. Lehenengo ebaluazioa, hasierako ebaluazioa da, hau da, diagnostikoa. Hemen ikastetxearen edo ikasgelaren errealitatera ondo egokituta curriculumaren planifikazioa aurrera eramateko behar diren elementu guztiak sartzen dira (testuingurua, ikasleen ezaugarriak, gizartearen beharrizanak, baliabideak, legezko araudiak, etab). Urrats honetan curriculumaren planifikazioa ere ebaluatu behar da, antzmandako aldagaietara egokitzen dela bermatzeko eta planifikazioaren gainontzeko osagaiekin bat datorrela frogatzeko.
Bigarrena, berriz, prozesuen eta emaitzen ebaluazioa da. Curriculuma diseinatzerakoan ezinbestekoa da hiru urrats hauek kontuan hartzea, eta ebaluaziorako zein teknika eta zein tresna erabiliko den erabakitzea. Hemen curriculumaren jarduerei esker ikasleek ikasitakoa neurtu eta baloratuko da.
5. ZER DA CURRICULUM EZKUTUA ? ZERTARAKO BALIO DUELA USTE DUZUE ? BETI EMATEN DELA USTE AL DUZUE? ZERGATIK?
“Curriculum ezkutua” kontzeptua Jacksonek sortu zuen eskolan dauden sari eta botere sistemak izendatzeko, horien bitartez dituztelako ikasleen balore sozialak. Curriculum ezkutua eskolaren eraginetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa izendatzeko erabiltzen da ere. Gure ustez beti dago hezkuntza jardueraren zatiren bat planifikazioaren kontrolpetik kanpo geratzen dena, eta beraz, beti ematen da.
EGITURA BAT BADAGO CURRICULUM EZKUTUA EMATEN DA BETI, INKONTZIENTEKI ZEIN KONTZIENTEKI EMATEN.
6. DESKRIBATU IKASTETXE JAKIN BATEAN JARRAITZEN DEN PROZESUA IKASTETXE HORRETAKO CURRICULUM PROIEKTUA LANTZEKO. AIPATU ZEIN ZAILTASUN SORTU DIREN ETA IRTENBIDEAK PROPOSATU.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina