SEKUENTZIA DIDAKTIKOA

SARRERA
 
GAIA: Birziklapena eta berrerabilpena
 
Sekuentzia didaktiko hau prestatzeko orduan, birziklapenaren eta berrerabilpenaren gaia hartu dugu abiapuntu
eta ardatzat. Gure ustez, gaur egungo gizartearen arazo eta ardura nagusienetariko bat dira kutsaketa, zaborrak
eta hauen ondorio den klima aldaketa. Beraz, arazo hauek jada gure egunerokotasunaren parte direnez eta honen
ondorioak geroz eta nabarmenagoak eta kaltegarriagoak direnez, behar beharrezkoa da guzti hori aldatzeko eta
hobetzeko kontzientzia hartzea.
Hortaz, eta horretarako, garrantzitsua eta beharrezkoa ikusten dugu gai hau txikienekin ere lantzea; hauek,
txikitatik dugun egoeraz eta errealitateaz jabetzeko eta kontziente izateko, eta horrela egoera honen aurrean nola
jokatu behar duten ikasteko, hau da, haurrak txikiak direnetik dugun egoeraz kontziente badira eta horren aurrean
nola jokatu behar duten ulertzen, barneratzen eta ikasten badute, etorkizunerako beharrezkoak, baliagarriak eta
naturarekiko errespetagarriak diren ohitura, balore, jokabide, izateko era, eta abar ikasi eta barneratuko dituzte,
etorkizunean ere, txikitatik landu eta ikasitako hori gauzatuz eta aplikatuz.
 
ADIN TARTEA: 5-6 urte; bigarren zikloko azken kurtsoa.
 
LORTU BEHARREKO KONPETENTZIAK
 
 Konpetentziak:
 
2005.urtean Hezkuntza Politikak unifikatzeko eta bateratzeko beharraren aurrean Europako kideek konpetentzietan
oinarritutako hezkuntza politikak adostu zituzten. 2020rako DeSeCo txostenak Europako hezkuntza politikak oinarrizko
konpetentzietan oinarritzea adostu zuen, hauek funtsezko konpetentzia edo trebetasun direlarik, pertsonek bizitzan
zehar lortu behar dituztenak dira. (Heziberri, 2020)
 
Oinarrizko konpetentziak ikasle guztiek, dituzten ezaugarriak eta berezitasunak errespetatuta, lortu ahal eta behar
dituzten ezagutzez, prozedurazko eta jarrerazko trebetasunak bezala definitzen dira. Konpetentzia hauek pertsona
guztiek norberaren garapen eta errealizazio, hiritartasun aktibo, gizarteratze eta enplegurako behar dituztenak dira.
(Heziberri, 2020)
 
Sekuentzia didaktiko hau, 237/2015 Dekretuak zehazten dituen oinarrizko zehar konpetentzietan oinarrituta dago.
(Heziberri, 2020).
 
Oinarrizko zehar konpetentziak:
 
Modu zehar batean ikasgai guztietan lantzen diren konpetentziak dira. Honako hauek dira:
a) Hitzezko, hitzik gabeko eta komunikazio digitalerako konpetentzia.
b) Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia.
c) Elkarbizitzarako konpetentzia.
d) Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.
e) Norbera izaten ikasteko konpetentzia.
 
Aipatutako konpetentziak ez dira independenteak, elkarri lotuta daude eta batak bestearen ahulezIak betetzen ditu.
(Heziberri, 2020)
 
II. KAPITULUA OINARRIZKO KONPETENTZIAK
5. artikulua Konpetentzia eta oinarrizko konpetentziak.
  • Konpetentzia da irakaskuntza eta hezkuntza-etapa bakoitzeko eduki propioak modu integratuan aplikatzeko gaitasuna, jarduerak behar bezala egiteko eta arazo konplexuak modu eraginkorrean ebazteko.
  • Pertsona guztiek beren burua errealizatzeko eta garatzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta lan egiteko behar dituztenak dira oinarrizko konpetentziak.
  • Oinarrizko konpetentzia horiek izan daitezke zeharkakoak edo diziplina barrukoak.
  • Haur Hezkuntza amaitzean, Lehen Hezkuntzara igarotzeko behar diren konpetentziak lortu behar dituzte ikasle guztiek.
  • Ikasleak oinarrizko konpetentzia horiez modu eraginkorrean jabetzeko, ikastetxeek jarduera integratuak diseinatuko dituzte, ikasleek konpetentzia bat baino gehiago ikas dezaten aldi berean.
6. artikulua Oinarrizko zehar-konpetentziak.
  • Oinarrizko zehar-konpetentzia deritze bizitzaren esparru eta egoera guztietan arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar diren konpetentziei, hala esperientziaren eremuko egoeretan, nola eguneroko bizitzaren egoeretan.
  • Pertsonen garapen pertsonal eta sozialerako oinarriak ezartzen dira Haur Hezkuntzan, eta zehar-konpetentziak garatzeko ikasketak barneratzen.
  • Esperientziaren eremu guztietan batera lan eginez sustatu eta indartu behar dira oinarrizko zehar-konpetentziak, eta bizitzaren esparru eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira.
  • Honako hauek dira oinarrizko zehar-konpetentziak:

  • Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia.
  • Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
  • Elkarbizitzarako konpetentzia.
  • Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia.
  • Izaten ikasteko konpetentzia
 
Konpetentzia hauetaz gain, Curriculuma aztertu eta gero sekuentzia didaktikoan konpetentzia emozionalari
leku propio bat ematea interesgarria iruditu zaigu, konpetentzia honen bidez, gizarte kohesionatu
(HEZIBERRIren oinarria) eta orekatu bat lortzen delarik.
 
Emozioak negatiboak zein positiboak izan daitezke eta bost urterekin jada, haurra gai da emozioak
kudeatzeko eta emozioak adierazteko. Norberaren emozio propioak adierazteko gai izateaz gain,
gainerakoen lekuan jartzeko gai da; hau da, enpatia du. (Heziberri, 2020)
Lortu beharreko konpetentziak:
  • Hitzezko, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia:
Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea, ganoraz eta
egoki komunikatu ahal izateko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan.
Gaitasun honek barnean hartzen du haurraren hizkuntzaren erabilera, bai eta entzuteko, hitz egiteko,
irakurtzeko eta idazteko trebetasunen garapena ere. Hizkuntzaren bitartez besteen bizikide gara, sentimenduak
eta nahiak adierazten dira, gatazkak konpontzen dira, ideiak eta iritziak alderatzen eta proposatzen dira eta
norberarenak ez bezalako kulturak ezagutzen dira.

Hainbat modutan lantzen dugu komunikazioa haurrekin. Adibidez, haurrak hausnartaraziz, galderak eginez,
beraien iritziak emateko esanez, etab. Ahozko narrazioa lagungarria da behaketa, oroimena, imajinazioa,
sormena, lexikoa eta sekuentziatutako gogoeta garatzeko. Honekin batera, sentimenduei eta gertakariei
buruz hitz egiten saiatzen gara beti, eta aldi berean, enpatiazko edo lankidetzarako jarrera garatuz, konponbideak
bilatzeko. Elkarrizketak hainbat abilezia garatzea dakar; besteak beste, entzutea, ulermena, eta galderen eta haien
erantzunen formulazioa.
  • Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
Ikasteko eta lan egiteko ohiturak, ikasteko estrategiak eta pentsamendu zorrotza izatea, eta ikasitakoa mobilizatzea
eta beste testuinguru eta egoera batzuetara eramatea, norberaren ikaskuntza modu autonomoan antolatzeko.
Haurrekin hausnarketa, azalpena eta norberaren estrategien nahiz prozeduren bidez konponbideak bilatzea barnean
hartzen duten jolas-egoerak sortzen ditugu. Horrela, eskuratutako baliabideei esker, eskola-jardueraren autokritika egin
dezakete, eta horren ondorioz, autonomia eta ikasten ikasteko gaitasuna finkatzen dute. Ikasten ikasteak barnean hartzen
du ikasteko moduari eta norberaren ikasteko ahalmenei buruz gogoeta egiteko gaitasuna garatzea. Horri esker, gero eta
pertsona seguruagoak, autonomoagoak, sortzaileagoak eta parte-hartzaileagoak izango dira.
  • Elkarbizitzarako konpetentzia.
Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasunez parte hartzea, eta norberari aitortutako eskubideak
eta betebeharrak besteri aitortzea, norberaren zein guztion ongirako.
Konpetentzia hau haurrekin lantzeko talde lana bultzatzen saiatu gara momentu oro; hala nola, denen artean zerbait sortzea,
arazo bati konponbidea bilatzea, etab. Modu honetan, elkarrenganako errespetua, txandak errespetatzea, ideiak elkartrukatzea,
etab. ekarri dugu.
  • Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia.
Ekimena izatea eta ekite-prozesua erabakitasunez eta eraginkortasunez kudeatzea testuinguru eta egoera pertsonal, sozial,
akademiko eta lanekoetan, ideiak ekintza bihurtzeko.
Gauzatzen ditugun jardueretan haurrei beraiei uzten diegu iniziatiba izaten, nahiz eta guk egin behar dutena esan, beraiek
dira jarduera hori nola gauzatuko duten aukeratzen dutena, eta modu honetan, aukeratzeko gaitasuna eta autonomia lantzen dituzte.
  • Izaten ikasteko konpetentzia.
Bizitzan zehar agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza pertsonalez gogoeta egitea eta haiek sendotzea edo egokitzea,
haien gaineko balorazioaren arabera, bere burua etengabe hobetuz pertsona osorik errealizatzeko.
  • Arterako konpetentzia:

Hainbat kultura- eta arte-adierazpen ulertzea eta kritikoki baloratzea, garai eta erabilera anitzetakoak, faktore estetikoek pertsonen eta
gizarteen bizitzan duten garrantziaz ohartzeko. Artearen hizkuntzak ezagutzea eta haien kodeak erabiltzea mezu artistikoak sortzeko
eta haien bidez adierazteko eta komunikatzeko, ekimena, irudimena eta sormena erabiliz.
Hainbat jarduera, esperientzia eta material eskaintzen dizkiegu haurrei konpetentzia hau lantzeko, hau da, hainbat arte-teknika ikasteko.
Era berean, lagungarriak izango dira artelanak, musika-entzunaldiak, eta plastikako banakako nahiz taldeko tailerrak, behatzeko, estimatzeko
eta sortzeko. Horrela, haurrek beren lana sortzen dituzte, hauek aintzat hartu, hari buruz hitz egin, eta sormena lantzen dute.
  • Konpetentzia motorra:

Norberarekin eta besteekin, bai eta inguru fisiko eta kulturalarekin lotuta dauden esparru motorreko egoerei aurre egitea modu autonomoan,
kritikoan, sortzailean eta espresiboan. Horretarako, bada, jokaera motorra garatzen lagunduko duten ezagutzak, prozedurak eta jarrerak
integratu beharko dira, bizi-estilo osasuntsu baten bitartez ongizate integrala lortzen lagunduko duten jarduera fisiko eta kirol-jarduerak
praktikatzeko ohiturak hartuz.
Konpetentzia motorra lantzeko hainbat jarduera proposatzen dizkiegu haurrei; hala nola, lasterketak eta ibilketak, bestelako lekualdaketak,
jauziak, birak, orekak, lekualdaketak eta jaurtiketak, besteak beste. Hau da, esperimentazioaren bidez eduki motorrak ikasten dira.
Haur Hezkuntzan, gaitasun motor kualitatiboak ezinbesteko bihurtzen dira, mugimenduaren kalitatea hobetzen baitute. Gorputzaren
kontzeptua, gihar-tonua, arnasketa, lateraltasuna, eta abar lantzen dituzte honen bidez.
 
HELBURUAK
 
Nagusia:
  •  Haurrek zabor hondakinak bereiztea era autonomo batean.
 
Espezifikoak:
  • Zabor hondakinak bereiztea bakoitza dagokion ontzian sailkatuz eta  bereizketarekiko jarrera positiboa izanez.
  • Abesti baten bidez, zaborra zabor ontzien koloreen arabera bereiztea hondakinak dagokien lekuan botatzeko, modu honetan birziklapenarekiko harremana sustatuz.
  • Hausnarketaren bidez naturarekiko harremana sustatzea eta ingurumena zaintzea, natura giza onuratzat hartzeko .
  • Koloreak barneratzea eduki ontziak haitzaki hartuta, eguneroko bizitzan ahalik eta era autonomoenean hondakinak sailkatzeko. 
  • Jardueren bidez psikomotrizitate fina eta lodia lantzea hauek garatu poliki-poliki garatu ahal izateko.
  • Ekintza ezberdinetan elkarlanean aritzea eta besteei errespetatzea gizarteratze prozesuan murgildu ahal izateko. 
  • Birziklapena bultzatzea beraien artean laguntza emanez gertuko testuingurua (eskola eta auzoa) garbi mantentzeko.

EDUKIAK
 
KONTZEPTUZKOAK
  •  Koloreak
  • Birziklatzeko ontziak
  • Zabor hondakinak
  • Materialaren berrerabilpena
  
PROZEDURAZKOAK
  •  Birziklatzeko ontzien erabilera.
  • Koloreen bitartez zaborra sailkatzea.
  • Materialaren berrerabilpena sustatzea.
 
JARRERAZKOAK
  •  Eguneroko bizitzan, birziklatzea eta hau balioestea.
  • Eguneroko bizitzan haurrek, galdetu gabe, hondakin bakoitza beraien kasa botatzea bakoitza dagokion zaborrontzian.
  • Eguneroko bizitzan, haurrek berrerabili dezaketen materialei etekina ateratzea.

METODOLOGIA


Metodologia ezberdinak erabiltzea gure aniztasunaren ikuspuntuaren ideiarekin bat dator. Metodologiak ideiak
eta gure egiteko erak lotuko dituzten planteamenduak dira. Gainera, ikasgelako jarduerak era esperimental eta
testuinguru zehatz batean planteatuko ditugu, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ardatza haurra delarik. Honek,
programatzerakoan eta Unitate Didaktikoak pentsatzerakoan  metodologia ezberdinei begirada bat ematea exijitzen digu.


Haurra bere heziketa prozesuaren protagonista dela eta oso garrantzitsua dela bera ardatza izatea pentsatzen dugu,
horregatik beharrezkoa da pentsamendu, estrategiak eta konpetentzien metodologia ezberdinak bultzatzea, hobeto
ulertzeko eta era libre eta egokian erabakitzeko aukera emateko.  Gure metodologia osatzeko hiru pedagogo ospetsuen
ideiak kontuan hartu ditugu eta gure gelan islatu ditugu; honako hauek dira: Dewey, Cousinet eta Tonucci.


Deweyen aburuz, ekoizpenerako eta bizitza sozialean bizitako esperientzien hausnarketarako tokia da eskola. Bere
metodologia norberaren trebetasunetan eta iniziatiban oinarritzen da. Deweyen pedagogia bi ardatzen erdian kokatuta
dago; hau da, curriculumean zentratzen da, baina betiere haurran oinarriturik. Beste hitzetan, nahiz eta haurrarengan eta
bere interesetan zentratu, garrantzi handia ematen dio haurraren interes horiek curriculumarekin lotzeari. Beraz, Deweyek
dionez, ezagutza pertsona guztiek bizitako esperientzien emaitza da.   (Virguez, n.d.)


Irakaslearen rolari dagokionez, haurrei espazio estimulatzaileak eskaini behar dizkio. Hau horrela izanik, irakasleak haurren gaitasunak
garatu ditzake. Deweyen iritziz, haurra subjektu aktiboa da.  (Virguez, n.d.)


Honez gain, Deweyek esaten du haur bakoitzak bere etxeko ingurugiroa dakarrela berarekin. Beraz, irakaslearen egitekoa haurren
bizitza pertsonalera egokitzea da, eta baita haien ingurunera ere, hauek eroso senti daitezen. (Virguez, n.d.)


Bestetik, Cousinet pedagogoari dagokionez, irakasleei zuzentzen da. Irakasleen lana ez da soilik edukiak transmititzea, hauen
zeregina talde-lana sustatzea eta haur aktiboak sortzea ere bada. (Lucia, 2010)
Ingurune sozialak ezinbesteko papera du haurraren pentsamenduan. Eskolak bizitza sozialean oinarritu behar du ikaskuntza
antolatzeko. Beraz, Cousinetek haurrak taldeka lan egiteko metodologia garatu zuen. Jarduera hauetan talde bakoitzak sormena
erabiliz era aske batean aritzen dira. (Roger Cousinet, una nueva mirada a la escuela, n.d.)


Azkenik, Tonucci pedagogoak berebiziko garrantzia ematen dio haurrak entzuteari, ulertzeari eta hauek errespetatzeari.
Ezinbestekoa da haurrengan eta hauen gaitasunetan sinistea. Honekin batera, eskolek demokratikoak izan behar dutela dio, guztien
arteko berdintasuna bultzatuz. Haurrak eskolara jakintza batzuekin iristen dira, eta irakasleak hauei eduki berriak lantzera motibatzeko gai
izan behar dute. (AulaPlaneta, n.d)


Honekin batera, Tonnuccik jolasak duen garrantzia azpimarratu zuen, honen bidez ikasten baitute. Gainera, horrela bakoitzak bere
nortasuna eraikitzen du. (AulaPlaneta, n.d)


Arazo-egoeretan oinarritutako ikaskuntza. Ikasleek egoera batetik abiatuz, sekuentziatu eta planifikatu behar dute arazoari irtenbide
bat bilatzeko. Ildo estrategiko honen oinarria arazoetan oinarritutako ikaskuntzan dago.


TEKNOLOGIA BERRIAK


Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak (IKT) poliki-poliki gure hezkuntza sisteman barneratu dira. Gaur egun, gure ikasleek
IKT-en erabilerari esker, manipulazioaren bidez garatzen dituzten konpetentzia berdinak garatu ditzakete baina honek ez du esan nahi
batak bestea kentzen duenik, baizik eta ikasle bakoitzak bere ikasteko estrategien arabera erraztasun handiagoarekin garatuko dituela
konpetentziak.


Gure gelatan aurki ditzakegun ikasleak IKT-ekin jaio dira, beraz, eskolak gizartearen behar berri horri erantzun behar dio, IKT-ak eskolan
erabili beharreko erremintak izango direlarik.


IKT-ak ikastetxeko Curriculumean txertatuta daude, zehazki, diziplina barruko konpetentzietan. Gure kasuan, IKTak arbel digitalaren eta
Googlen bidez sustatuko dira.

TALDEKATZEA

 
Proiektu hau egiteko 4 edo 5 haurreko talde heterogeneoak erabiliko ditugu, lan egiteko duten autonomia eta gaitasuna kontuan hartuta.
Taldeak aurrez irakasleek sortuko ditugu. Ikasle bakoitzak rol bat izango du taldearen barruan.

JARDUERAK
 
ARAZO EGOERA
IZENBURUA:
Hondartza zaintzen
EREMUA:
“Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua” eta “Nortasunaren
eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua”.
MAILA:
5 urteko gela
TESTUINGURUA:
Hondartzara joan gara eta hau zaborrez beteta aurkitu dugu.
ARAZOA:
Ondarreta hondartzara joan gara bertan eguna pasatzera. Beratara iristerakoan zaborrez betea zegoela
ikusi dugu eta zaborra jaso baino lehen haurrak hausnartzera bideratu ditugu eta modu honetan haurrei
galdera batzuk egin dizkiegu: Jendeak ez du hondartza zaintzen eta zikinkeria lurrera botatzen du edo
bertan uzten dute. Nora bota dezakegu? Zenbat zaborrontzi daude? Edozer gauza edozein zaborrontzitan
bota dezakegu?
XEDEA:
Haurrak naturaren garrantziaz kontzientzia hartzea eta ingurunea zaintzea.
HELBURUAK:
  • Birziklapena bultzatzea.
  • Hondartza garbi eta txukun mantendu behar delaren kontzientzia hartzea.
  • Elkarlanean aritzea eta besteak zein ingurunea errespetatzea.
  • Gehiegizko zaborren inguruko hausnarketa bideratzea.
  • Aurkitzen dituzten hondakinak jasoz, hondartza garbi uztea.
  • Hondartzan zehar aurkitzen dituzten materialak desberdintzea.
ATAZA (EGINKIZUNA):
Hondartza horrela ikusi ondoren, bertan dagoen zaborra jasoko dugu
hondartza garbi egoteko.
JARRAIBIDEAK (KONTSIGNA):
  • Arazo-egoera aurkeztu eta planteamendua zehaztu.
  • Lehenik eta behin, haurrei kalean daudenean zaborra lurrera botatzen duten edo zakarrontzira botatzen duten galdetuko diegu.
  • Haurrei etxean birziklatzen duten ala ez galdetuko diegu.
  • Zaborra zakarrontzira bota behar dela azalduko zaie.
  • Zakarrontzi bakoitzean zein zabor bota behar den azaldu eta landuko dugu; adibidez, galderak egin plastikoa, kartoia... zein koloretako zakarrontzian bota behar duten badakiten ikusteko, etab.
  • Hori landu eta horren inguruko azalpenak eman ondoren, hau praktikoki gauzatuko dute, hau da, hondartzan zehar aurkitzen dituzten zabor horiek dagokion zakarrontzietara botaz jasoko dituzte.
  • Proiektuaren eta ikaskuntzaren talde-ebaluazioa egin.


HEZIBERRI 2020 planak unitate didaktikoak egituratzerako orduan hauek lau fase ezberdinetan sailkatzen ditu.
Lehenengo atalari hasierako fasea deritzo. Bertan, ikasleak motibatu eta unitate didaktiko horretan ikasiko diren eduki
eta jakintzez hitz egingo diegu. Hasierako fasea bi azpi ataletan banatzen da; alde batetik, gaiaren aurkezpena eta
bestetik, unitate didaktikoaren aurkezpena zehaztuz.


Gaiaren aurkezpenean egoera erreal edo simulatu batetik abiatuta planteatuko den erronka bat izango da
(arazo-egoera). Era honetan, gure helburua edukiak eta konpetentziak modu motibagarri batean
erlazionatzeko bidea izango da. Unitate didaktikoaren aurkezpenean ikasleak zer eta zertarako ikasiko
duten zehaztuko dugu, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari funtzionaltasuna emanez.


Ausubelek (2002) zioen bezala, ikasten dugun guztia zergatik bat  izango du eta zerbaitetarako balioko digu.
Hasierako fasean hasierako ebaluazioa egingo dugu, honen xedea ikasleen aurrezagutzak eta izandako
esperientziak azaleratzea delarik. Ikasita dutena eta unitate didaktiko horretan garatuko dugunaren arteko
erlazioak sortu behar ditugu ikaskuntza prozesua esanguratsua izateko. Gure unitate didaktikoetan,
hasierako ebaluazioa pentsamendu errutinekin eta errubrikekin egingo dugu.


HAUSNARTZEKO MUNDURA BIDAIATZEN:


Azalpena
Gaiari hasiera emateko, denon artean hondartzan ikusitakoari buruz hitz
egingo dugu. Haurrei hausnartzera eramango ditugu eta denon artean
ikusitakoaren ondorioak aterako ditugu; hala nola, birziklatzea garrantzitsua dela,
birziklatutakoa berrerabili daitekeela, zer motatako zakarrontziak ezagutzen ditugun,
etab. Birziklapenera gerturatzeko, abesti bat erabiliko dugu.
Abestia→ https://www.youtube.com/watch?v=a_DRD-WQ6XI
Helburuak
  • Haurrek hausnartu eta arazoaz kontzientziatzea.
  • Haurrek idei propioak izatea eta bakoitzak dituen pentsamenduak partekatzea.
  • Bakoitzaren jakintzak handitzea.
Konpetentziak
  • Hitzezko, hitzik gabeko eta komunikazio digitalerako konpetentzia.
  • Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia.
  • Elkarbizitzarako konpetentzia.
  • Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.
  • Norbera izaten ikasteko konpetentzia.
Materiala
--------------------------------------------------------------------------
Denboralizazioa
20 minutu.
Espazioa
Gure gelan.
Edukiak
KONTZEPTUZKOAK→
  • Koloreak
  • Birziklatzeko ontziak
  • Zabor hondakinak
  • Materialen berrerabilpena

PROZEDURAZKOAK→
  • Birziklatzeko ontzien erabilera.
  • Materialen berrerabilpena sustatzea.

JARRERAZKOAK→
  • Eguneroko bizitzan, birziklatzea eta hau balioestea.
  • Eguneroko bizitzan, haurrek berrerabili dezaketen materialei etekina ateratzea.

Haurra ebaluatzeko txantiloia

BAI
SAIATU DA
EZ
Gaiaren inguruan pentsatu du.



Bere ideiak ditu eta hauek gainerakoekin partekatu ditu.



Haurrak gaiaren inguruan gehiago ikasi du bere ezagutzak zabaluz.






Unitate didaktikoen egituraren bigarren faseari garapen fasea deritzo, bertan ikaskuntzarako
garatuko diren jarduera ia gehienak daudelarik. Bigarren fase hau bi azpi ataletan banatuko dugu;
alde batetik, eduki berriak txertatzea eta bestetik, garapen eta aplikazio fasean.


Eduki berriak txertatzeko azpi atalean egoera arazoari aurre egiteko behar dituzten eduki berrien
berri emango diegu. Hauetaz baliatuz ikasle eta ikasle taldearekin egoerari aurre egin, irtenbidea
bilatu eta bai zeharkako nahiz diziplina baita oinarrizko konpetentziak landuko ditugu. Bigarren
azpi atala, gure unitate didaktikoen oinarria izango da bertan unitate didaktikoan landuko ditugun
jardueren ehuneko handi bat bilduz. Azpi atal honen helburua edukien garapena, azalpena eta
aplikazioa ulertzea izango da.


Garapen fasean ebaluazio hezigarri-prozesuala aurrera eramango dugu, esperientziei,
konpetentziei eta arazo egoeraren prozesuan landuko ditugun konpetentzien ebaluazioari
garrantzia emanez. Ebaluazio mota hau aurrera eramateko gure unitate didaktikoetan
errubrikak eta koebaluazioari garrantzia emango diogu lan kooperatiboak eskaintzen
dituen abantailez baliatuz.
 
TXONTXONGILOAK SORTZEN:
 
Azalpena
Haurrak mahaietan eseriko dira. Mahai horietan, beraiek etxetik
ekarritako eta gelan bertan sortutako hondakinak izango dituzte
eskura. Ondoren bakoitzak txotxongilo bat osatu beharko du material
horrekin. Horretarako nolako txotxongiloa egin pentsatuko du, hau
egiteko zein material behar dituen hautatuz. Materialak hautaturik
dituelarik, pentsatu duen hori gauzatzen eta osatzen hasiko da behar
dituen baliabideak erabiliz. Haur bakoitzak txontxongilo bat egingo du
material birziklatua erabiliz.  (haurrek etxean erabiltzen ez duten materiala)
Helburuak
  • Erabiltzen ez dugun materialari etekina ateratzea, hauen berrerabilpena sustatzea.
  • Psikomotrizitate fina lantzea.
  • Sormena lantzea.
Konpetentziak
  • Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia.
  • Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.
  • Hitzezko, hitzik gabeko eta komunikazio digitalerako konpetentzia.
  • Norbera izaten ikasteko konpetentzia.
  • Arterako konpetentzia.
Materiala
Galtzerdiak, telak, jogurt poteak, hariak, guraizeak, kola, esne
poteak, plastikozko botilak, botoiak, tapak, jada funtzionatzen
ez duten boligrafoa, margoak errotulagailuak, zelo, paper
birziklatua, etab.
Denboralizazioa
Ordu bat.
Edukiak
KONTZEPTUZKOAK
  • Koloreak
  • Materialaren berrerabilpena

PROZEDURAZKOAK
  • Materialaren berrerabilpena sustatzea.

JARRERAZKOAK
  • Eguneroko bizitzan, haurrek berrerabili dezaketen materialei etekina ateratzea.
Espazioa
Gela barruan
Ebaluazioa
Haurra ebaluatzeko txantiloia

BAI, HELBURUAK LORTU DITU
SAIATU DA ETA HELBURUETARA GERTURATU DA
SAIATU DA BAINO EZ DA HELBURUETARA IRITSI
Material birzkiklatua berrerabili du eta honen onuraz jabetu da.



Psikomotrizitate fina erraztasunez maneiatzeko gai da.



Sormena erabili du jarduerak gauzatzeko.






ZABORRONTZIAK SORTZEN:


Azalpena
Gelan jartzeko zakarrontziak sortzea. Ikasgelan ez ditugu birziklatzeko
bost zaborrontziak; orduan, guk sortuko ditugu. Lehenengo, bost taldetan
banatuko ditugu haurrak eta talde bakoitzak zaborrontzi bat sortu beharko
du. Ekintza hau bukatzerakoan, taldeka, haurrek haien gelakideei sortu
duten zaborrontzian zer bota behar duten erakutsiko die.
Helburuak
  • Koloreen bitartez zaborrontziak bereiztea.
  • Zaborrontzi bakoitzean bota behar diren hondakinak bereiztea.
  • Motrizitate fina lantzea.
  • Taldekideen rolak banatzea.
  • Haurren artean errespetatzea.
Konpetentziak
  • Hitzezko, hitzik gabeko eta komunikazio digitalerako konpetentzia.
  • Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia.
  • Elkarbizitzarako konpetentzia.
  • Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.
  • Arterako konpetentzia.
Materiala
  • Kartoizko kaxak, koloretako tenperak, guraizeak, kola, zeloa, gometxak.
Denboralizazioa
Ordu bat.
Espazioa
Gela barruan.
Edukiak
KONTZEPTUZKOAK
  • Koloreak
  • Birziklatzeko ontziak
  • Zabor hondakinak
  • Materialaren berrerabilpena

PROZEDURAZKOAK
  • Birziklatzeko ontzien erabilera.
  • Koloreen bitartez zaborra sailkatzea.
  • Materialaren berrerabilpena sustatzea.

JARRERAZKOAK
  • Eguneroko bizitzan, birziklatzea eta hau balioestea.
  • Eguneroko bizitzan haurrek, galdetu gabe, hondakin bakoitza beraien kasa botatzea bakoitza dagokion zaborrontzian.
  • Eguneroko bizitzan, haurrek berrerabili dezaketen materialei etekina ateratzea.
Ebaluazioa
Haurra ebaluatzeko txantiloia

BAI, HELBURUAK LORTU DITU
SAIATU DA ETA HELBURUETARA GERTURATU DA
SAIATU DA BAINO EZ DA HELBURUETARA IRITSI
Zaborrontzien kolore bakoitza bereizten jakin du.



Zaborrontzi bakoitzean bota behar diren hondakinak bereiztu ditu.



Motrizitate fina erabiltzeko gai izan da.



Taldean rol bat hartu du.



Haurren artean errespetetuz aritu dira.





HONDAKHIRIA:


Azalpena
Taldeka, haurrek material birziklatuarekin hiri bat sortu behar dute.
Horretarako, lehenengo denon artean adostuko dute zer nolako
hiria sortuko duten eta ondoren erabiliko duten materiala hautatu.
Helburuak
  • Erabiltzen ez dugun materialari etekina ateratzea, hauen berrerabilpena sustatzea.
  • Psikomotrizitate fina lantzea.
  • Sormena lantzea.
  • Talde lana sustatzea.
  • Taldekideen rolak banatzea.
  • Haurren artean errespetatzea.
Konpetentziak
  • Hitzezko, hitzik gabeko eta komunikazio digitalerako konpetentzia.
  • Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia.
  • Elkarbizitzarako konpetentzia.
  • Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.
  • Norbera izaten ikasteko konpetentzia.
  • Arterako konpetentzia.
Materiala
  • Material birziklatua
  • Kola
  • Koloretako margoak
  • Tenperak
  • Guraizeak
Denboralizazioa
Ordu bat
Espazioa
Gela barruan
Edukiak
KONTZEPTUZKOAK
  • Materialaren berrerabilpena

PROZEDURAZKOAK
  • Materialaren berrerabilpena sustatzea.

JARRERAZKOAK
  • Eguneroko bizitzan, haurrek berrerabili dezaketen materialei etekina ateratzea.
Ebaluazioa
Haur bakoitza ebaluatzeko txantiloia:

BAI, HELBURUAK LORTU DITU
SAIATU DA ETA HELBURUETARA GERTURATU DA
SAIATU DA BAINO EZ DA HELBURUETARA IRITSI
Material birzkiklatuari etekina atera dio hauen berrerabilpena sustatuz.



Psikomotrizitate fina erabiltzeko gai izan da.



Sormena erabili du.



Talde lana ondo aritu da.



Taldean rol bat hartu du.



Errespetuz aritu da.





Hirugarren atalari, aplikazio eta komunikazio fasea deritzo, bertan ikasitako guztiari ikuspuntu
globalizatzaile bat, integratzaile bat eta HEZIBERRI 2020 planak gomendatzen duen bezala
gure testuinguruarekin eta gertuen dugun errealitatearekin loturak eta erlazioak sortuko ditugu.
Fase honetan amaierako ebaluazioa egingo dugu bertan errubrikak erabiliz


Azken atalari orokortze eta transferentzia fasea deritzo. → adb.  Gelan, jasotzerako
momentuan haurrek hondakin bakoitza zer ontzian bota behar duten era autonomo
batean egitea irakasleari galdetu gabe.


LOKOTXAK BIRZIKLATZEN:


Azalpena
Lokotxen jolasa egingo dugu zaborrarekin. Lehenik eta behin, haurrak
lau taldetan banatuko ditugu eta talde bakoitza lerro batean jarriko da.
Talde bakoitzak zaborrontzi desberdinak edukiko ditu bertan jasotzen
dituzten hondakinak sartzeko. Aldez aurretik hezitzaileok hondakinak
lerro bat osatuz jarriko ditugu, modu horretan lau lerro osatuz. Beraz,
haurren zeregina, banaka irten, hondakin bakarra hartu eta hau,
dagokion zaborrontzian sartzea izango da; zakarrontzi egokian sartzea
alegia.
Helburuak
  • Koloreen bitartez zaborrontziak bereiztea.
  • Zaborrontzi bakoitzean bota behar diren hondakinak bereiztea.
  • Motrizitate fina eta lodia lantzea.
  • Txandak errespetatzea.
  • Haurren artean errespetatzea.
Konpetentziak
  • Hitzezko, hitzik gabeko eta komunikazio digitalerako konpetentzia.
  • Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia.
  • Elkarbizitzarako konpetentzia.
  • Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.
  • Konpetentzia motorra.
Materiala
  • Hondakin desberdinak eta koloretako kaxak.
Denboralizazioa
20 minutu.
Edukiak
KONTZEPTUZKOAK
  • Koloreak
  • Birziklatzeko ontziak
  • Zabor hondakinak

PROZEDURAZKOAK
  • Birziklatzeko ontzien erabilera.
  • Koloreen bitartez zaborra sailkatzea.

JARRERAZKOAK
  • Eguneroko bizitzan, birziklatzea eta hau balioestea.
  • Eguneroko bizitzan haurrek, galdetu gabe, hondakin bakoitza beraien kasa botatzea bakoitza dagokion zaborrontzian
Espazioa
Eskolako patioan
Ebaluazioa
Haur bakoitza ebaluatzeko txantiloia:

BAI, HELBURUAK LORTU DITU
SAIATU DA ETA HELBURUETARA GERTURATU DA
SAIATU DA BAINO EZ DA HELBURUETARA IRITSI
Koloreen bitartez zaborrontziak bereizi ditu.



Zaborrontzi bakoitzean bota behar diren hondakinak bereizi ditu.  



Motrizitate fina eta lodia erabiltzeko gai izan da.



Gainerakoak errespetatu ditu.



Txandak errespetatu ditu.





EBALUAZIOA


XXI. mendeko ebaluazioak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren giltza izan behar du. Ebaluazioak
informazio kantitate handia eskaintzen dio irakasleari eta eragin zuzena du bai beregan, bai
haurrarengan baita hezkuntza sistemarengan (eskola) ere. Hau dela eta, erregulazio prozesuari
laguntzeko mekanismoak ezartzea eta ikasleek dituzten zailtasunez jabetzea (hobetzeko mekanismoak
ezar ditzaten) bilatu behar izango genuke.
 
Argi izan behar dugu konpetentzia ezin dela behatu, ezta zuzenean balioetsi ere, beraz, ebidentzietatik;
hau da, ikusgarriak diren lorpen-adierazleetatik, abiatuko gara heziketa prozesua konpetentziekin
erlazionatzeko asmoz.
 
Ebaluazio prozesuaren bidez, haurrak edukia bereganatu duen eta hura errealitateko jardueretan
(aplikazio eta komunikaziorako fasea) zein neurritan eramaten duen aurrera ebaluatu nahi dugu.


Atal honekin bukatzeko, informazioa gogoraraztea nahikoa ez dela aipatu behar dugu. Hau da,
ezagueren erlazioa beste materiekin ebaluatu eta eguneroko benetako egoera hurbilera transferitu behar da.


Ebaluazio modalitateak eta tresnak: orokorrean ebaluazioa prozesu bat denez ikasketaren ebidentziak
bilatu behar ditugu, indibidualki eta taldean (koebaluazioa) ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
lantzen da eta prozesu hau autoebaluazioaren bidez (metakognizioa) eta errubriken bidez (autoebaluazioa,
koebaluazioa eta irakasleak zuzenean egiten duen ebaluazioa) eramango dugu aurrera, ebaluazio hezigarria
eta prozesuzkoa bermatuz.
 
Gure unitate didaktikoen kasuan, deskribatzaileetan txertatuko dugu zein ebaluazio tresna edo modalitate erabiltzen
dugun.

Ebaluazio irizpidea
 
KOEBALUAZIOA
Taldekideen izenak eta bakoitzari zenbaki bat atxikitu: __________________________________________________________________________________________________________________________________________________
Koloreak erabiliz (gometxak, margoak, errotulagailuak…) bete taldekide bakoitzari dagokion karratua enuntziatu bakoitza jarraituz.


Beti (gorria), Ia beti (urdina), batzuetan (horia), gutxitan (berdea), inoiz (morea).
Enuntziatuak
1
2
3
4
5
NI
Bere talde kideari laguntzeko prest dago.






Bere talde kideak errespetatzen ditu.






Taldean egin beharreko lanak egiten ditu.






Bere materialak ekartzen ditu taldean lan egiten dugunean.






Jardueretan parte hartzen du.






Besteen lanak kopiatu ditu.








Taula hau bete ahal izateko, irakaslea taldez-talde txantiloia irakurtzen joango da eta haurrek bertan x ipini ahalko dute baino taldeka haur bakoitzak pentsatzen duena esan ahalko du.


AUTOEBALUAZIOA:
Izena: _____________________________     Data: ________________________
Enuntziatua irakurri ondoren, egin X bat ados zauden edo egin duzunarekin bat datorren laukitxoan.


Enuntziatuak
Gutxi
Gutxi gorabehera
Asko
Nire lana garbi eta txukun egin dut.



Egiteko eskatu didatena egin dut.



Nire lanaren emaitza gustatu zait.



Irakasleak jarduera egiten lagundu dit.





Txantiloi hau orri batean eman ordez, irakasleak termometro luze bat sortuko du eta gutxi, gutxi
gorabehera eta asko ipiniko ditu bertan eta enuntziatuak irakurriz, haur bakoitzak gometxak erabilita,
haiek pentsatzen dutena ipiniko dute. Honenn bidez, denek besteei azaldu ahalko die zer sentitu
duen eta taldeko kide aktibo sentituko da.

IRAKASLEAK HAUR BAKOITZARI EGIN BEHARREKO EBALUAZIOA:

BAI
SAIATU DA ETA HELBURUETARA GERTURATU DA.
SAIATU DA BAINO EZ DA HELBURUETARA IRITSI.
Koloreen bitartez zaborrontziak bereizi ditu.



Zaborrontzi bakoitzean bota behar diren hondakinak bereizi ditu.  



Motrizitate fina eta lodia erabiltzeko gai izan da jardueretan.



Gainerakoak errespetatu ditu.



Txandak errespetatu ditu.



Sormena erabili du jarduerak gauzatzeko.



Talde lanean ondo aritu da.



Taldean rol bat hartu du.



Material birzkiklatua berrerabili du eta honen onuraz jabetu da.



Haurrak gaiaren inguruan gehiago ikasi du bere ezagutzak zabaluz.





IRAKASLEAREN AUTOEBALUAZIOA:

BAI
SAIATU DA ETA HELBURUETARA HURBILDU DA
SAIATU DA BAINA EZ DA HELBURUETARA IRITSI
Proposatutako jarduerak haurren adinerako egokiak izan dira



Haurren interesetatik abiatu da



Haurren beharrei egoki erantzun die



Jardueretan erabili dituen baliabideak egokiak izan dira



Jardueren denboralizazioa egoki neurtu du



Haurrei hausnartaraztea lortu du



Gelan giro ona izaten lagundu du




 

BIBLIOGRAFIA
 
AulaPlaneta (n.d.) Francesco Tonucci: su visión educativa en diez puntos.
Aulaplaneta.com. Recuperado de
 
Heziberri (2020).
 
Heziberri (2020).
 
Lucia. (2010). Roger Cousinet. Slideshare.net. Recuperado de
https://es.slideshare.net/lucia71017/roger-cousinet-6407616
 
Roger Cousinet, una nueva mirada a la escuela. (n.d.). Wordpress.com.
Recuperado de https://iluminacionesensn.wordpress.com/roger-cousinet/
 
Virguez, M. A. (n.d.). John Dewey: Biografía, Teorías y Aportaciones. Lifeder.com.
Recuperado de https://www.lifeder.com/john-dewey/  


Iruzkinak