CURRICULUM EZKUTUA

1. ARIKETA

1.Zergatik da zuretzat adierazgarria?

-LA PIRATA MÁS FEROZ DEL MUNDO
Nik gehienetan ipuin hau nahi nuen, nire amak ipuina irakurtzen zidanean urduri egoten nintzelako azkeneko
zatian kilimak egiten zizkidalako.

-TXANOGORRITXO
Txikitan amatxok gauero kontatzen zidan ipuina delako eta niretzat nire libururik kuttunena da. Gainera,
Txanogorritxurekin asko enpatizatzen nuen berak sentitzen zuen hori nik sentituz.

-EL JARDÍN SECRETO
Txikitan askotan ikusten nuelako, nire film gogokoena zelako, pertsonaiekin asko enpatizatzen nuen eta
dena tristura zen hori alaitasun bihurtzen zen bukaeran eta horrek pozten ninduen.

-SEÑORA DOUBTFIRE
Txikitan gehien ikusten nuen filmetako bat zelako eta oso gogokoa nuelako. Asko gustatzen zitzaidan
pelikulan agertzen ziren eszena batzuk: etxean jaia egiten dutenekoa, aitak ahots desberdinak egiten
ditueneko zatia, aita mozorrotzen den zatia… eta momentu horiek direla eta oso ondo pasatzen nuen
pelikula hau ikusi bitartean.


2. Zein balio transmititzen dituela uste duzu?

-LA PIRATA MÁS FEROZ DEL MUNDO
Nahiz eta pertsonak askotan haserre egon, pertsona guztiak alai egon daitezke. Laguntasuna bultzatzen,
herritar guztiek pirata barrez ikusi nahi dute eta bakoitzak zerbait egiten du hau lortzeko du eta sexismoa
hausten du, pirata neska delako eta gehienetan mutila izaten delako.
laguntasuna, sexismoa haustea, enpatia

-TXANOGORRITXO
Animaliekiko errespetua, naturarekiko garrantzia, Txanogorritxok ez ditu pertsonak epaitzen ezagutu
gabe. Elkarlana nabari da Txanogorritxo eta ehiztariaren artean otsoa garaitzeko edo hiltzeko garaian.
bizikidetza, elkarrekintza, familiarekiko garrantzia, enpatia.

-EL JARDIN SECRETO
Nahiz eta gauza txarrak gertatu, beti aurki dezakegu poza eta zoriontsu egiten gaituen zerbait. Laguntasuna,
ze protagonistak gurasoak galtzen ditu eta bakarrik sentitzen da, baina lagunak egiten ditu eta honek bere
bakardadearekin hausten du. (poza,tristura)--> Sentimenduen adierazpena, enpatia, bakardadea,
laguntasuna.

-SEÑORA DOUBTFIRE
Seme-alabekiko maitasuna islatzen da pelikulan, guraso bat seme-alabekin egoteko zer egiteko gai den
adieraziz. Baita ere, egoera okerretan egonda alai, animoz eta eta jarrera positiboz egon daitekela erakusten
du. (Batzuetan norbera ondo egoteko gezurrak esan edo egia ezkutatu behar dela ere erakuts dezake).
Honek, gurasoak banandu harren, haurrak berdin maite direla erakusteko ere balio du, gurasoek seme-alabengatik
edozer egiteko gai direla erakutsiz.
familiarekiko maitasuna, zainketa, enpatia, bizikidetza, itxaropena,


3. Haurtzaroarekiko zein ikuspuntu dute?

-LA PIRATA MÁS FEROZ DEL MUNDO
3 urtetik aurrera. Haur guztientzat zuzenduta dago, baina bereziki, aiurri asko daukaten haurrentzat,
protagonistarekin identifika daitezke. Bere bururekiko segurtasuna du eta ez dio ezerri beldurrik.

-TXANOGORRITXO
Haur ahulei eta babesa falta zaienei dago zuzendua, elkarren laguntzarekin arazoak konpondu daitezkeela
erakutsiz. 2-3 urtetik aurrera.

-EL JARDÍN SECRETO
Ahulak eta babesa behar duten haurrak ageri dira filmean, beraz horrelako haurrei zuzendua dago.

-SEÑORA DOUBTFIRE
Ikusten da, haurrak badutela nolabaiteko gabezia edo babes falta, gurasoen banaketa dela eta. Baina
hala ere, nahiko autonomoak eta ideai argikoak dira egoera horren aurrean.


4. Zer ikasi dute?

-LA PIRATA MÁS FEROZ DEL MUNDO
Nahiz eta genio asko eduki gure inguruko pertsonak laguntzeko prest daude beti. Alai egotea
ona da inguruko pertsonak gurekin hobeto egoteko. Urduritasuna kontrolatu eta itxoiten ikasi.
Sexismoa alde batera utzi eta edozein pertsona edozer egin dezakeela.

-TXANOGORRITXO
Ipuin honekin ikasi dut bizitzan ezin dela pertsona guztietan konfiantza izan, baina elkarrekin lan eginez
gaizkiaren aurka irabazi daitekeela.

-EL JARDÍN SECRETO
Film honekin ikasi dut haurrak ez direla gehiegi babestu behar, libre izateko eta zoriontsu izateko limite
bat bilatu behar da. Gainera, gezurrek ez dute ezertarako balio lehenago edo geroago egiaz jabetuko
baikara, eta beraz, hobe da hasieratik gezurrik ez esatea edo egia ez ezkutatzea.  

-SEÑORA DOUBTFIRE
Honekin ikasi dut, momentu zailetan eta ezegonkorretan gurasoak hor daudela gu maitatzeko eta gu
babesteko.


2. ARIKETA

-ZER DA CURRICULUM EZKUTUA? NOLA DEFINITUKO ZENUKE ZUK?
Gure hitzetan, curriculum ezkutua eskolaren eraginetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa
da. Jarrera eta baloreekin lotuta dago eta ideien, aurreiritzien eta esperientzien multzo bat da. Hauek, askotan,
nahi gabe transmititzen dizkiegu haurrei (balioak). Normalean haurren izaerarekin erlazionatzen da.

-ZENBAT IKUSPUNTU DESBERDINTZEN DIRA. AZALDU BAKOITZA, DITUEN EGILEAK ERE IDENTIFIKATUZ.
Bi ikuspuntu ezberdintzen dira eta analisi guzti hori EISNER ETA VALLANCEk egin zuten.
-Hezkuntzaren eta curriculumaren teoria klasikoa.
(HONEN BARRUAN SARTZEN DIRA GAINERAKO BESTE BOST IKUSPEGIAK)
-Gizartearen eta curriculumaren teoria kritikoa.

Bost ikuspuntu ezberdintzen dira:

1. Arrazionalismo akademikoa: EDUKIEK dute garrantzi handiena
J.F. HERBART
Ikuspuntu tradizionalena da. Ikuspuntu honen helburua pertsonak kulturaren parte izatera iristeko
tresnak eskaintzea da. Beraz, eskolaren helburu nagusiena haurrei kultura transmititzea da.
J. Schwab eta R. Bridgham izan ziren ikuspuntu tradizional hau indartu eta logika eta diziplinaren
egiturak ikertu zituztenak. Honez gain, Herbart izan zen aurrekari garrantzitsuena. Honek garrantzi
handiena arloei (asignaturei) ematen zien, eta horrela ikasleek ahalegin pertsonalak eginez lortzen
zituzten lorpenak. Ikasleek ahalik eta eduki gehien ikastea zuten helburu. Ikuspuntu honetan ez da
curriculum ezkutuaren existentzia aipatzen, ikasleei soilik alderdi objetiboak erakusten baitizkie.  

2. Hezkuntzaren teknologia: METODOLOGIAK garrantzia
R. W. TYLER/ H. TABA/ BLOOMen taxonomia

Prozesuetan oinarritzen den ikuspuntua da, bertan garrantzi handiagoa ematen die ea “nola” erakutsi behar duten, “zer” erakutsi ordez. Ikuspuntu honen funtsa Ralph W. Tylerren obran dago, “Principios básicos del curriculum y del aprendizaje” izenekoan. Eredu hezigarri hau komunikabideetan oinarritzen da, eta ez irakaskuntzaren helburuetan. Bestetik, ikuspuntu honen beste aurrekari bat Hilda Taba da, honek Tylerren eredua garatu zuen. Honez gain, ikuspuntu teknologiko honek bi helburu ditu. Alde batetik, irakaskuntzaren helburuak lortzeko beste baliabide bat izatea; eta bestetik, ikasleei baloreak trasnsmititzeko baliabide bat izatea, honekin hezkuntza proiektuaren parte izatera iritsiz. Beraz, curriculum ezkutua instrumentalki ematen da. Irakaslearen rola profesionala izan ordez, teknikoa da gehienbat.  

3.Ikuspuntu kognitiboa: IKASLEAREN BARNE PROZESUETAN OINARRITURIK (garapen pertsonala)
J. PIAGET
Haurra hezkuntzaren muina izaten hasten da. Garrantzia ematen zaio haurrak egiten ikasteari eta alde
Batera uzten da instrukzio soila. Prozesu intelektualen eta prozesu kognitiboen gaitasunak edozein ikaskuntzara
ezarri daitezke. Hauek, bi zentzutara orienta daitezke:

-Eskolaren helburuen identifikazioa, edukien hornitzaile (emaile) bezala.
-Ikaskuntza eta eskola ezagutzaren elkarrekintza.

Hezkuntza ikaskuntzaren dinamikatzat jotzen da. Prozesu kognitiboen garatzeak ez ditu kantitateak
determinatzen; baizik eta, erabiltzen diren erreminta intelektualen erabilera egokia. Azken hau modu
egokian gauzatzen bada, prozesu kognitibo hauen igoera ziurtatuko du.
Enfoke kognitiboa haurran zentratzen da eta hau dagoen gizarte inguruaren arabera modu batera edo
bestera emango da. Haurraren barneko prozesuak gizartearen prozesuaren gainetik daude.
Barneko prozesua garatzen badute, autonomia intelektuala lortuko dute eta horrela ikastetxetik
kanpo, bere aburuz, nahi duena hautatzeko gai izango da. Aprendizaiaren edukietatik haratago,
garrantzitsuena dena ikaskuntza pertsonala garatzea da. Honetarako, hezkuntza haurretan zentratu
behar da eta hauek motibatuak egoteko haien intereseko gaietan zentratu beharko litzatekete.   
Ikuspuntu honen aurrekariak Eisner eta Vallance izan ziren.

4.Hezkuntza pertsonalizatua: IKASLEAN OINARRITURIK
P. FAURE/ C. ROGERS/ GARCIA HOZ
Ikuspuntu hau baloreetan oinarritzen da, norberaren helburu pertsonaleei eta norberaren integratzeko
beharrei erreferentzia eginez. Curriculumaren eginkizuna, norberak esperientzia pertsonalak bizitzea da,
ikaskuntza indibidiualaren bidez, betiere autonomia garatzeko helburuarekin. Hau da, hezkuntzaren helburu
garrantzitsuena norberaren askatasuna eta garapen pertsonala lortzea da. Beraz, bistakoa da ikuspuntu
honetan geroz eta garrantzi gutxiagoa ematen zaiela edukiei, eta geroz eta gehiago zentratzen direla
bakoitzaren esperientzi eta garapenari.
Ikuspuntu honek bi helburu ditu nagusiki. Alde batetik, curriculumak nola antolatuta egon behar
duen zehazten du, eta bestetik, esperientzia pertsonalen bitartez autonomia lortzeko helburuak
aztertzen ditu. Guzti honek irakasleen eta eskolen ardura eskatzen du. Ikuspuntu honen aurrekari
batzuk Pierre Faure, Carl Rogers eta Victor Garcia Hoz izan ziren. Ikuspuntu honetan curriculum
ezkutuaren existentzia onartzen da.

5.Gizartearen berreraikuntza: TESTUINGURUAN oinarriturik
PESTALOZZI/ GIROUX/ DEWEY
Ikuspegi honek lan pedagogikoa testuinguru sozio historiko batean kokatzen du, eta bertan hezkuntza
bizitzaren oinarri bezala ikusten da. Hezkuntzaren helburua pertsonen behar sozialak asetzea da. Ikuspuntu
honetan balore sozialak kontuan hartzen dira eta eskolaren inguruan dagoen eztabaida politikoa ez du
ukatzen. Curriculumak gazteak bizitza aldakorrerako prestatu behar ditu. Honekin batera, curriculumak
pertsonak talde batean egokitzeko bide bat izan behar du. Beraz, aldaketa hauek aurrera eramateko
hezitzaileak behar dira. Azken finean, ikuspuntu hau eskola bere ingurunean dagoen egoera sozialean
kokatzen saiatzen da. Ikuspuntu honen aurrekariak Pestalozzi, Henry Giroux eta Eisner eta Vallance izan
ziren.

-HEZIBERRI 2020 CURRICULUMA ZEIN IKUSPUNTUREN BARRUAN EGOKITZEN DELA USTE DUZU? ZERGATIK?
Ikuspuntu guztien barnean dagoela esan daiteke, teoria klasikoaren eta teoria kritikoaren arteko
batasunaren ondorio delako.

HEZIBERRI→ BIZITZARAKO PRESTATU → KONPETENTZIAK GARATU= -GAITASUN+AHALMEN
eta -PRAKTIKO+TEORIKOA

-CURRICULUM EZKUTUA EKIDIN DAITEKEELA USTE AL DUZU? NOLA? PROPOSAMENAK EGIN.
Gure ustez, agian posible da curriculum ezkutua ekiditea, nahiz eta errealitatean oso zaila izan.
Hau posible litzateke, curriculum formalak curriculum ezkutuko alderdiak bere baitan jasoko balituzke.
Hala ere, curriculum ezkutua baloreetan, sentimenduetan eta iritzietan oinarritzen da, eta hauek denon
kasuan ez direnez berdinak, horiek curriculum formal batean biltzea oso lan zaila da. Hala ere, esan
beharra dugu posible izango balitz  curriculum bakar batean alderdi guztiak biltzea hoberena izango litzatekeela.
Baina esan beharra dago, nolabait ekidin daitekeela. Horretarako, pentsamendu positiboa izan
behar da, ezkutukoa denaren eta esplizitua denaren arteko tartea murrizten saiatuz eta dauden
kontraesanak ere murriztuz.

Iruzkinak